XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Deseginaz geroztik bi hilabete iragan badira izendapena eta ondorengo onarpena gertatu gabe, kudeatzaileek kitatzaileak izendatzeko eskatu beharko diote lehen auzialdiko epailariari, eta horrek koperatibaren bazkide ez direnak izenda ditzake.

Doakionak ere aurkez dezake horrelako eskaera, 88. atalaren 3. puntuan esaten dena aintzat hartuz.

91. atala. - Egitekoak eskuz aldatzea

Behin koperatiba desegin eta gero, kudeatzaileek ordezkapen- eta kudeaketa-lanetan jarraituko dute, kalterik ez ekartzearren soilik, baina kitatzaileak izendatu orduko, koperatibaren inbentarioa eta balantzea sinatuko dituzte, kitapen-aldiaren hasiera-egunean jarrita eta kitatzaileak jardunean hasi baino lehen, eta beren lanei utziko diete.

Horrez gain eta kitapen-bidea urratzeari begira, kitatzaileek argibide edo xehetasunen bat eskatuz gero, kudeatzaileek eman beharko dute.

92. atala. - Kitatzaileen egitekoak

1. Kitatzaile bat baino gehiago dagoenean, haietako bakoitzak taldekide moduan jardun beharko du.